Bilboko zezenketak porrota izan dira, Piztiak konpartsearen esanetan. Loreto Errasti Piztiak konpartsako kidea, Aste Nagusiko txupinerea izan da aurten. Gaur, Lau Haizetara saioan egon da, eta esan dau zezenketak porrota izan dirala. Kultura ekitaldietan herritar asko ibili dala nabarmendu dau. Baina zezenketetan eta sokamuturretan ezetz. Porrota ez dala izan krisiagaitik. Badirala beste arrazoi batzuk be.
Esate baterako, animalien tratu etikoaren aldeko ekimena.