MUGI plataforma ibiltaria

Plataforma ibiltaria da, kultur ekimenen bat burutu gura daben gazteek erabili ahal izango dabena. Normalean erabilteko plataformak estatikoak izaten dira, une bakoitzean ipini eta kendu egiten diranak. MUGI gurdi itxurako plataformea da, erabilterreza. Bilboko Maiatzak 2 kalean hileko lehenengo zapatuetan egiten dan azokatxoan erabiliko da laster. Edozein gaztek egin leike eskaria plataforma hori erabilteko, kultur ekimenen bat sustatu nahi izan ezkero. 250 euro itxi behar dira fidantza moduan eta ondoren itzuli egiten dira, arazorik ezean. Gehienez zortzi orduz erabili leiteke eta eskaria 2demayobilbao@gmail.com helbidean egin leiteke.

Osorik irakurri