Suizidioen prebentzinorako nazinoarteko eguna izan zan atzo eta persona batzuek erabagi hori hartzearen aurka lanean dabilz besteak beste Itxaropenaren Telefonoan. Bilbon be alkarte honek bere egoitzea dauka eta euren lana egiten dabe. Gu geu zerbitzu honetako boluntario bategaz Juanegaz egon gara berbetan. Espainian suizidioaren gaia aitatzen daben deiek egin dabe gora eta estaduan suizidioa da heriotzea modu ez naturalean eragiten dauen lehenengo zergaitia.