Diada da gaur Katalunian, egun nazionala. Zemendiaren 9an, independentziari buruzko galdeketea egitekotan dira. Gaur ekimenaren aldeko v erraldoia egingo dabe Bartzelonako etorbide bitan. Euskal Herritik alderdi abertzaleetako ordezkariak joan dira. Lau Haizetara saioan zabal jorratu dogu gaia. Besteak beste Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko bozeroaleagaz eta Martin Aranburu politologoagaz egin dogu berba. Gaurkoa egun handia dala uste dabe.