Zierbenan TEPSA enpresea dago, Bilboko Super Portura heltzen diran gasontzien hornikuntzea lantzen dau enpresa honek. Enpresea estadu mailakoa da eta ordezkaritzak daukaz Bartzelonan, Tarragonan eta Valentzian. Estadu osoan 39 kaleratze aurreikusten dira. TEPSAk Bizkaian 37 behargin daukaz eta zuzendaritzak horreen kontrako EREa zabaldu dau, langile batzuk kalean geratzeko arriskuan dagoz eta aste honetan bertan mugarik bako grebea hasi dabe. ESK-ko Jagoba Iartok langileen egoerearen barri emon deusku.