Antxinako Santa Klara komentua kultur etxe bihurtu eben 1993an. Sasoi horretan 15 bat monja klaratar egozan Portugaleten, orain 6 baino ez dira lotzen. Horreetariko batzuk Elgoibarreko komentura joan ziran eta guk Nekanegaz egin dogu berba, berak Portugaleten bizitakoak kontau deuskuz. Komentuak 400 urte bete dauz 2014garren honetan eta lau mendeen historia batzen dauen erakusketea zabaldu dabe Portugaleteko Santa Klara kultur etxean. Erakusketea montetan egon dan Alazne Fernandez be euki dogu geure sintonian.