Ahotsenean izena emoteko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Gaurtik aurrera zabalik dago Ahotsenean izena emoteko epea. Durangoko azokaren barruan abenduaren bostetik zortzira, Ahotseneak 80 zuzeneko inguru egiteko aukerea eskainiko dau. Eskaerak e-posta bidez baino ezin  dira egin: info@ahotsena.net.

Aurreko urteetako moduan, baldintza bi baino ez dira bete behar; euskaraz sortutako lanak izatea eta 2014an argitaratutakoak izatea.

Orain arte Gotzon Barandiaranek koordinau dau Ahotsenea. Aurrerantzean Lutxo Egiak hartuko dau ardurea.

Osorik irakurri