Italia, Hego Korea, Mexiko eta Quebec-eko ikasleak EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko ira. 15a, 00:00

Nazinoartetik EHUra ikastera etorri diran Erasmus programako ikasleei harrerea egin deutsie. Batzuek, gazte honeek ikastera baino juergea egiten datozala pentsetan dabe baina gaur ikasteko gogoakaz eta euskerea zein gaztelania hobeto ezagutzeko asmoagaz ikusi eta entzun doguz. Italiako, Hego Koreako, Mexiko eta Quebec-eko ikasle batzukaz berbetan egon gara. EHUko fakultade desbardinetan nazinoarteko 200 bat ikaslek hasi dabe ikasturtea eta honeek geure jendartean integrau daitezan laguntzea emoten Bilbao Eramus alkartea dabil. Gaurkoan Bizkaian zehar ibilteko garraiobideei buruz edota alokairu on bat lortzeko aholkuei buruz azalpenak emon deutsiez. Erasmus programako gazteentzako be Unamuno edota Blas de Otero ikasleen egoitzak zabalik dagoz.

Osorik irakurri