Zurrumurruen kontra burrukatzeko "Aterpean sartu" kanpainea abiatu dabe Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko udalak. "Etorkinak lana lapurtzera datoz!!", "Etorkinak ez dira integretan ez dabelako gura" edo "Etorkinak gizarte laguntzetatik bizi dira". Etxean, kalean edo lantokietan entzuten doguzan komentario horreek oinarri zientifikorik ez daukiela dinoe administrazinotik. Datuek zurrumurru horreek guzurtatzen dabez baina kontua da datu ofizialakaz zoritxarrez ez dala nahiko izaten zurrumurruakaz amaitzeko. Getxon, Portugaleten edo Eibarren egin izan daben moduan Bilbon be zurrumurruen aurkako agenteak identifikau eta martxan jarriko dabez. Xabier Aierdi, soziologoa eta EHUko irakasleak kanpainaren nondik norakoak zehaztu deuskuz. Komunikabide batzutan etorkinei buruz esaten dana be norberak kontu handiz filtrau behar dauela dinoskue kanpaina honetatik, beren beregi zenbait egunkaritan agertzen diran albisteei jagokenean. Bilbon Errekalden igaztik zurrumurruen kontrako agente talde bat dabil eta une honetan Deustun 30 bat boluntario dabilz auzoan talde barria sortzen. Agenteek orokortasunak zalantzan ipini eta galderak egiten dabez.