Bilbobenturak aspalditik eskaintzen ditu Bilboko itsasadarrean zehar piragua ibilbidea. Mugikortasunaren astea dala-ta, prezio merkeagoan emongo dabe aukerea eta astelehenean, Europako Mugikortasunaren Egunagaz bat eginez doan. Txomin Aranbarri Bilbobenturako kideak gonbitea luzatu dau Bizkaia Irratian uria itsasadarretik ikusten animatzeko.