Bilboko Salbeko zubitik nazinoarteko saltokariek 2 mila zaletu ingururen aurrean entrenamenduak hasi ebezan atzo. Red Bull&Cliff Diving saltoen jaialdirako dana prest dago. Gaur eguerdiko 13:30etan entrenamendu gehiago izango dira eta zapatuan nazinoarteko 14 saltokarik txapelketa ofiziala jokoan eukiko dabe. Ibone Bengoetxea, Bilboko alkate ordeak hitzordu honen garrantzia azpimarratu deusku. Entrenamenduetan saltokari bakotxak salto bina egiten dauz eta salto bakotxeko 4 urpekari daukaz uretan bere zain. Zapaturako ikusleen artean 15 mila pertsona batzea itxaroten dabe. Sei metroko tamainua daukien pantaila erraldoi bi egongo dira eta Gugenheim Museoaren ondoan saltokariek airean sentiduten dabena igerteko simuladore bat.