Eskoziak erabagi dau. Herritarren %84,59k botau dabe independentziari buruzko erreferendumean. Ezetzak urten dau. Eskoziarren %44,7k egin dabe independentziaren alde. Eta, %55,3k kontra, hau da, Erresuma Batuan segidutearen alde. Lau Haizetara saioan zabal jorratu dogu gaia. Ander Larunbe euskalduna Eskozian bizi da, Ainhoa Mendibil Gure Esku Dago-ko kidea Edinburgon egon da, erreferenduma jarraitzen. Europako Legebiltzarrera be begiratu dogu. Izaskun Bilbao EAJ-ko legebiltzarkideak eta Josu Juaristi EH Bildukoak nabarmendu dabe prozesu demokratikoa eta eredugarria izan dala. Katalunian, beste era bateko egoerea daukie. Espainiako Gobernuak uko egingo deutso, erreferendum legeari. Martin Aranburu politologoaren eretxian, baleiteke hauteskundeetara deitzea. Baina aurretik, batasun gobernua eratzea be.