Aiko Taldeak, dantza tradizionalaren dibulgazinoan diharduen musikari eta dantza-maisuez osotutako kultur alkarteak Dantzaldi Ibiltariaren edizino barria dakar, zazpigarrena, ekimena 2008an abiarazi ebenetik. Aurtengo barrikuntza nagusia, unibertsidadeko komunidadeaganako hurbilketea izango da Euskal Herriko Unibersidadeagaz sinatutako akorduaren haritik.
Interesauta dagozan guztiei zabaldutako ikastarook Bizkaia Aretoko Chillida Aretoan egingo dira, eta unibersidadeagaz lotutako pertsonek eta 30 urtetik beherakoek prezio bereziak eukiko ditue.
Ikasturte honetarako eskaintza oso da zabala eta informazino guztia dago sarean.