50 auto klasikotik gora Durangon astegoienean

Ume txikiei sarri askotan brum, bruuum, bruuuuuuuum… egiten deutsegu euren aurpegitik irribarre bat atarateko itxaropenagaz eta soinu eta zarata hori kotxeren bategaz edo motorren bategaz lotu ohi dogu. Gaurkoan auto-klasikoetan ibiliko gara eta horretarako Durangora goaz, izan be gaur barikuz Landako gunetik auto-klasikoen rally batek urtengo dau iluntzeko 09:00etan. 50 kotxe baino gehiago eta horreen artean lehenengoz Ferrari bat be egongo da. Rallyko bide-segurtasunerako arduradunagaz, Jon Pagaldaigaz berba egin dogu.

Osorik irakurri