"Ederlezi Pastorala" Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokiak, Iparraldeko euskal tradizino herrikoi garrantzitsuenetakora hurbilduko gaituan "Ederlezi Pastorala" ikuskizun bikaina ekarri dau Bilbora.

Arratsaldeko zazpiretan pastoralaz gozatzeko aukerea izango dogu.Tradizino euskaldun hori oso ezaguna da Iparraldean, baina Hegoaldean oso gitxitan izaten dogu honelako ikuskizunez gozatzeko aukerea.Euskal tradizino herrikoiak ondo ezagutzen dituan Mixel Etxekopar musikaria da proiektu horren bultzatzailea.

Ikuskizuna Nicole Lougarotek zuzentzen dau, eta Amaren Alabak taldeko kideek eta Zuberoako gazte talde zabalak interpretatzen dabe .

Ederlezi Pastoralak, mendeetan zehar eta hainbat unetan, Bizkaitik Zuberoara,mirespena edo gorrotoa eragiten dituan familia ijitoaren historia kontatzen dau. 

 

Osorik irakurri