Gaurtik, zemendiaren 30erartekoa izango da kanpainea. Aurten, Osakidetzak 380.000 txerto daukaz prest eta handitzeko aukerea dago. Miloi bat euro baino gehiagoko aurrekontua dauka kanpaineak eta ez da itxaroten gripe arrarorik. Urtero izaten da honako kanpaina hau, baina badira nobedadeak urte batetik bestera. Aurten, haurdun dagozan emakumeak be sartzen dira txertoa jaso behar dabenen artean.