Ingeniariak Motostudenten lehiatuko dira astegoienean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko ira. 30a, 00:00

Motostudent lehiaketearen 3. aldia izango da astegoien honetan. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko ikasleek Alcañizko zirkuitora eroango daben motorra aurkeztu dabe. Itziar Iturregi eta Xanti Ezkurra ikasleek emon deuskuez azalpenak. Motorra 180 km orduko abiadurea hartzera helduko da, eta helburua lehiaketea irabaztea dala esan deuskue. Urte bian ibili dira motorra prestatzen, 700 eskola-ordu baino gehiago sartu ditue, besteak beste. Ingeniaritza ikasleek 30 mila euroko aurrekontua izan dabe ibilgailua prestatzeko.

 

Osorik irakurri