Gasteizen aztertuko ditue gaurtik zapatura bitartean, "nekazaritza ekologikoa familian" izenburupean. Familian egiten dan ekoizpena, genero ikuspuntua eta zirkuito laburrak izango dira jardunaldion ardatzak. Izan be ekoizten danaz aparte garrantzi handikoak dira ekoizteko eta merkaturatzeko moduak be. Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluak, Eusko Jaurlaritzak eta beste erakunde eta alkarte batzuk eratu dabe. Gogoratu baita, astegoien honetan Biokultura azokea egingo dala BECen.