Bizkaiko Bertso Txapelketea urriaren 12an hasiko da Galdakaon, eta abenduaren 20an amaituko da Bilbon. Igor Elortza igazko finalista eta 5 bider txapeldunak ez dau parte hartuko. Gainerako 7 finalistak finalaurrekoetan sartuko dira, zemendiaren 22tik aurrera. Helburua, Arkaitz Estiballesen txapela eskuratzea. Josune Ariztondo Kultura diputaduak erakunde pribadu eta publikoen arteo lankidetzea eta bertso eskolen lana nabarmendu ditu, aurkezpenean. Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen leloa Josi da aurten. Asier Ibaibarriaga Bertsozale alkarteko lehendakariak esan dauenez, adiera zabala dauka aditz horrek. Bizkaia bera be josten dau txapelketeak. 5 kanporaketetako lehen saioa, urriaren 12an izango da Galdakaon. Ondoren, Gautegiz-Arteaga, Mungia, Mallabia eta Zeanuri etorriko dira. Finalaurrekoak, barriz, Etxebarrin, Urdulizen eta Zornotzan jokatuko dira. Final handia, Bilbao Arenan, abenduaren 20an. Informazino zehatza eta sarrerak lortzeko, www.bertsozale.eus webgunera jotea baino ez dago. Aurten aplikazino bat be sortu dabe: txappelketa. Jone Narbaiza Txapelketako arduradunak be egin dau berba aurkezpenean.