Bilbon zapatuan alkoholismoari buruzko 21garren jardunaldia egingo dabe. "Urrezko Gurutzea" alkarteak eta Bilboko udalak antolatutako topagune honetan alkohol-adikzinoa, alkoholaren kontsumoa gazteen artean eta arrisku-faktoreak eta babesa aztertuko dabez. Adituek dinoe alkoholak ez dauela adinik bereizten, ezta sexurik be. Probauta dago alkoholak ondorio larriak eragiten dauzela gaztetxoen osasun fisikoan, psikikoan eta sozialean ondino euren hezkundea amaitu barik dagoalako.
Pedro Maria Sarria "Urrezko Gurutzea" alkarteko presidentea eta Gonzalo Mc Gragh, Bilboko udaleko drogomenpekotasun zerbitzuko kidea geugaz egon dira berbetan. Jardunaldian drogomenpekotasuneko zerbitzuetako zuzendariek, psikologoek eta psikiatrek be parte hartuko dabe. Alkoholismoa jasan izan daben personak eta euren senitartekoak be ez dira faltako.