DBHko ikasleak zientziara erakarteko 200 bat gazte Fisika Nobeleko saridun bategaz berbetan egon dira Bilbon. Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek antolatuta 1997ko nobel saridunari Claude Cohen Tannouji-ri eta 2006ko Asturiasko Printze sariduna izan zan Juan Ignacio Cirac-eri galderak luzatu deutsiez. Pedro Miguel Etxenike nazinoarteko ikerlaria eta zientzilaria moderatzaile lanetan egon da. Fisika maisuakaz berbetan aritu diranen artean Elorrioko ikastetxeko DBHko hiru ikasle egon dira.