Bizkaia Lehian, Maitane Leizaolagaz

Saio barria hasi dogu, Bizkaia Lehian. Bizkaia Bizkaialde fundazinoaren babespean dagozan kluben jarraipena egingo dogu. Hau da: Urdaibai, Kaiku, Getxo Artea, Bizkaia Gernika, Athletic emakumezkoena... Goi mailako kirola, baina diru-iturri ez hain handikoa. Bizkaia Bizkaialden erakunde publiko eta pribaduak batzen dira, kirolok babesteko. Diru eskaerea egiteko deialdi publikoa zabalik dago urriaren 31ra arte. Lehen saioan, Maitane Leizaola kirol zuzendariak azaldu deusku fundazinoa zer dan eta zer egiten dauen. Gainera, Iker Zabala Urdaibaiko arraunlariagaz eta Amaia Olabarrieta Athleticeko jokalariagaz be izan gara. Bizkaia Lehian, eguenetan, 14.30ean.

Osorik irakurri