Atetik saioan Jon Orbegozo Amorebietako aurrelaria alkarrizketatu dogu. Barriro dago Amorebietan, Barakaldon jokatu eta gero. Oso gustura itzuli dala aitortu deusku, Mikel anaia eta biak oso ondo tratau dituela-ta. Biak izan dira Amorebietako jokalariak. Talde beteranoa eratu dabe zornotzarrek eta ondo ekin deutsie denporaldiari. Zazpigarren dagoz 11 puntugaz. Ander Alaña Leioako jokalaria eta Jon Apellaniz Santurtzikoa be izan dira saioan. Talde igonbarriak biak. Leioa 2.B-n eta Santurtzi 3. mailan.