Saint Martin's modako nazinoarteko goi eskolan bost eguneko formazino saioa euki dabe. BBK-k eta Art&Fashion alkarteak berbatutako 15 mila euroko ekarpenari esker Bilbo, Santurtzi, Gorliz, Erandio, Getxo edo Berangoko diseinatzaile gazte honeek ideia barriak hartu dabez Londresen. 35 urtetik beherako 15 gazte izan dira eta Saint Martin's eskolara joan orduko epaimahai batek aukeratu ebazan. Maitane Galarraga, gazte horreetariko bat izan da, Bilboko Maiatzaren 2 kalean moda dendea dauka eta Londresen ikasitakoa kontau deusku.