EAEn 125 mila personek ez ohiko gaixotasunen bat jasaten dabe. Farmazeautika handiek ez ohiko gaixotasunen ikerketen %50ean baino ez dabe parte hartzen. Gaixotasun arruntetarako ikerketen kasuan botika enpresen parte hartzea %90era heltzen da, errentagarriago urteten deutselako. Ez ohiko gaixotasunei buruzko mintegia izan da Bilbon, bertan osagileak, gaixoen alkarteetako kideak eta administrazinoa batu dira. Osasun saileko ordezkari batek, Lourdes Zurbanobeaskoetxeak, datu gehiago emon deuskuz. Gaixotasun arraroak esan beharrean, "ez ohiko gaixotasunak" esaerea erabili behar dala jakinarazo dabe ikerlariek. Gaixotasun honeek detektetako pediatrek daben garrantziaz ohartarazo dabe aditu askok gaurko mintegian. Ikerketak egiteko entsegu klinikoak ezinbestekoak dira eta entsegu honeek egin orduko kontzeptu asko hartu behar dira kontuan. Lourdes Zurbanobeaskoetxea.