Hogei urte baino gehiago alkarregaz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko urr. 16a, 00:00

Euskaltzaindiak eta Mendebalde Kultura Alkarteak hitzarmena sinatu dabe.

Erakunde bien arteko alkarlana euskerearen normalizazinorako proposatzen diran egitasmoen inguruan gauzatuko da, euskerearen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenaren ikerketan, dibulgazinoan eta sentiberatzean batez be. 

Euskaltzaindia garatzen dagoan Lexikoaren Behatokia elikatzeko asmoz, Mendebalde Kultura Alkarteak argitaratutakoaren euskarazko testu-multzoa Akademiaren esku jarriko dauela jasoten dau hitzarmenak. 

Osorik irakurri