Marta Cardenas artista donostiarrak eskuz pintautako lanak iragarriko dau aurtengo Durangoko Azokea; abenduaren 5etik 8ra egingo da.
Azkenengo urteetan Durangoko Azokea antolatzen dauen Gerediaga alkarteak euskal artista bati eskatu deutso kartela, igaz Itziar Okariz izan zan, eta aurrekoan, Nestor Basterretxea. 2014ko Azokearen kartela egitea Marta Cardenasi eskaini jakon.