"Derioko azken emakume baserritarrak" liburuan 50 andrazkoren testigantzak batu ditu Derioko udalak. Liburua egiteaz Fernando Pedro Perez arduratu da. Emakume baserritarren lekukotzak batu gura izan ditue ez galtzeko, erreleborik ez dagoelako. Derioko Kultur Birikan eta herriko liburudendetan salduko dabe.