Ahotsak.com atarian entzun leitekez dagoeneko Zornotzan egindako grabazinoak. 34 egin ditue danetara, baina aurretik eginda egoan lanari esker ehun testigantzatik gora dagoz batuta. Izan be Ahotsak proiektuaren helburua nagusien testigantzak batzea da, eta euren euskerea. Bizkaiko herririk gehienetakoak bertan dagoz dagoeneko, oso gitxitakoak falta jakez batzeko.