Euskal Herriko Unibersidadeko EUDIA ikerketa taldeak liburua plazaratu barri dau: Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak. Liburuan euskera jasoaren ahoskerea eta intonazinoa zelakoak diran aztertu eta eredu bat proposatu dabe. Euskerearen irakaskuntzarako lan baliogarria izango dalakoan dagoz, orain arte ahozko hizkerea ez dalako askorik landu. Horregaitik, ikasgelan erabilteko ariketa praktikoak be sartu ditue. EUDIA ikerketa taldeko kidea eta Euskal Herriko unibersidadeko irakaslea da Iñaki Gaminde eta beragaz ezagutu dogu liburua Bizkaia Irratian.