Horixe salatuko dabe gaur Bizkaian eta beste makina bat lekutan egiten dabilzan gizonezkoen kontzentrazinoetan. Genero Bardintasunaren Aldeko Gizonezkoen Alkarteak (AHIGE)-k eratu ditu. Indarkeria matxistea dala eta kontzietnzia zabaldu nahi da gizonezkoen artean be, askok joten dabelako gaur egun be oraindino emakumezkoen arazotzat. Adierazpena irakurriko dabe agerraldietan, salatuz indarkeria matxisteak gizonen konplizidadea be badaukala maila batzuetan. Ez biolentziaren gorengo mailetan, baina bai eguneroko maila apalagoetan. Santurtzi eta inguruko gizonen GIZON ekimeneko Iñaki Casaresek emon deuskuz azalpenak.