Bizkaiko ENBAko presidente barriak, Pedro Zaballak, esan deusku lurraldeko abeljagoleentzako holango azpiegitura bat ezinbestekoa dala. ENBA-Bizkaiak 250 eta 300 bazkide artean daukaz gaur egun. Nekazarien artean egungo ardurarik nagusiena ortuko produktuen prezioen jaitsierea da. Abeltzaintzeari begira, orain arte okelearen esportazinoak bide beretik jarraitzea litzateke erronka nagusia. Bestalde esnearen sektoreari jagokonean 2015etik aurrera esne kuoten desagerpenak ekarriko dauen etorkizun ezezaguna azpimarratu dau Pedro Zaballak.