Abenduaren 8an egingo dau mendebete Barrikako Elordui egoitzeak. Concepcion Elorduy Sustatxak itxitako diruagaz sortu eben, orduko milioi bat pezetagaz. Harrezkero nagusien egoitzea, kartzelea, eskolea eta abar izan da, ehun urtean. Orain, 90 egoiliar dagoz Elordui egoitzan. Danak 80 urtetik gorakoak, eta menpekoak. Marian Otxoa erizainak esan deuskunez, tratu integrala emoten dabe.