Oxfordeko audiomotion estudioetan digitalizau dabez pelotarien mugimenduak. Gorputzean sentsoreak ipini deutsiez kirolariei euren mugimendu guztiak hartu eta ordenagailura pasetako. Gero entrenamenduak hobetzeko, mugimenduak eurak aztertzeko edo pelotearen ganeko informazinoa gordetako balioko dabe. Baliogarria da desagertzeko arriskuan dagozan kirolen ganeko informazinoa gordetako be.