Gernikak Euskal Federazinoko Kopearen finala dauka gaur. Iluntzeko zazpiretan, Irunen. Gernikarrek bana egin eben joaneko partiduan. Imanol Etxabe aurrelariak azaldu deuskunez, helburua irabaztea da, nahi ta Real Union goragoko maila baten egon. Aukerak eukiko dituela uste dau, kontraerasoan eta estrategian. Talde osoa doa Gal zelaira, kopea Gernikara eroateko prest. Beste jokalari beterano bigaz be egin dogu berba Atetik saioan. Egoitz Jaio Riverreko atzelaria eta Asier Goiria Amorebietako aurrelaria konbidau ditugu.