50 urtetik gorako gizona bazara, adi prostateagaz!!!

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko aza. 13a, 00:00

50 urtetik gorako gizonezkoek prostatako minbizia detektetako proba goiztiarra egin beharko leukiela dino Minbiziaren Aurkako Alkarteak. Gaixotasun honetan adituak diran Galdakao eta Gurutzetako ospitaletako urologoak eta onkologoak Bilbon batu dira jardunaldi baten. 50 urtetik gorako gizonen %30 batek tumore honen fokoren bat eukiten dau, halan da be, kasu gehienetan ez da hilkorra izaten. Oihana Urraza, Minbiziaren Aurkako Alkarteko bozeroaleak azalpen guztiak emon deuskuz. Eskandinabiako herrialdetan prostata kasu asko emoten dira, Europako hegoaldeko herrialdetan ordea kasu gitxiago dagoz. Testosterona kopuru altuko gizonengan be prostatako minbizi kasuak besteengan baino sarriago emoten dira. Prebentzinoa zelan landu egiten dan azaldu deusku Oihana Urrazak. Emakumeek adin batetik aurrera bularreko minbizia igerteko daukien kontzientziazino hori gizonek prostatako minbiziagaz euki beharko leukie.

Osorik irakurri