Mercedes de Miguelek jantzigileak eta Txomin Bereziartua abadeak jasoko ditue gaur Gazte Role Model sariak Begoñazpi ikastolan.
Zazpigarren urtez banatuko ditue sariok, kategoria bitan: arlo profesionalean jasoko dau De Miguel-ek eta arlo solidarioan Txomin Bereziartuak. Berau izan zan Novia Salcedo fundazinoaren sortzaileetarikoa.
Mercedes de Miguel bere kabuz hasi zan modearen munduan eta izen handia egitea lortu dau.
Txomin Bereziartuaren ibilbide solidarioa be luzea, eta batez be gazteak laneratzen lagundu dau Novia Salcedo Fundazinoaren bitartez.
Arratsaldeko ekitaldian egongo dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusia, Ibone Bengoetxea Bilboko alkateordea eta Angel Mari Unzueta bikario nagusia, besteak beste.
Saridunek euren zereginaren barri emongo deutse hurrengo egunetan Batxilerreko ikasleei, batez be balioen inguruan egiten deutse berba.