Lan horren ondorioz sortuko eben urte batzuk geroago Bizkaia Irratia. Inma Gallastegik pozik dagozala esan deusku. Hasierea gogorra izan zala baina merezi izan ebala.
Poesiaren atalean Joxean Artzek jasoko dau Lauaxeta saria, Heriotzaren ataria da bizitza lanagaitik. 35 urtetik beherakoetan Jule Goikoetxeak, Tractatuz lanagaitik.
Ikus-entzunezkoetan Ibai Gonzalez Pagaldairen Goazen gudari danok saritu dabe.
Gaur, abenduaren 2an banatuko ditue sariak, euskerearen egunaren bezperan.
Lauxeta Sariak Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dituen ohorezko aintzatespen batzuk dira; haien bidez, Aldundiak pertsona eta irabazteko asmorik gabeko erakunde batzuek euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko egiten duten lana aintzat hartzen du.