Unicef-ek New Yorken aurkeztuko dau gaur txostena, munduan zehar umeen egoerea zein dan aztertzen dauan txostena. Era berean esan behar da, 25 urte betetan dirala gaur Nazino Batuen Erakundeak Umearen Eskubideen inguruko hitzarmena onartu ebanetik. 25 urte honeetan umeen heriotza tasa erdira murriztu da. Garazi Barriuso da Unicefeko kidea eta bere esanetan barrikuntzea eta teknología barrien bidez helduko dira heldu ez diran umeengana .
Nazino Batuen Erakundeak umeen eskubideen inguruan onartu eban hitzarmenak onurak ekarri dauz baina oraindik munduan ume asko dira oinarrizko eskubideak be ez daukiezanak.