Plateruena Kafe Antzokiak ..."eta urte askotarako" izeneko diru ekarpen eta borondatezko lan kanpainea abiatu eban irailean. Orain 10 urte eraikina barritzeko eskatutako kredituaren 250.000 euroko zorrari aurre egin behar deutso Plateruenak, datozen bost urteetan. Bazkide barrien ekarpenagaz, datozen bost urteetan urtero 50.000 euro eskuratzea da helburua.