Evaristo Bustinza “Kirikiño” idazlea zanaren etxean dago Hontza natur museoa eta herritarrentzat aste bete zabalik egon ondoren gaur arratsaldeko 6etan inaguratuko da. Enrique Huerta natura zaleak 36.000 pieza desberdin batu izan dauz eta pieza horretatik 400 inguru dagoz ikusgai museoan . Leire Huerta Enriqueren alabea da.Kirikiño idazlearen etxea eurek erosi eta konpondu eben eta gaur egun jarri daben museoa be pribatua da.