Euskerearen eguna bihar ospatuko dan arren, gaur Lauaxeta sariak banatu dauz Bizkaiko Foru Aldundiak.
Ohorezko saria Bizkaiko euskerazko lehenengo irratsaioa egin eban lantaldeak jaso dau.
Poesian sari bi dagoz. 35 urtetik beherakoena Jule Goikoetxeak jaso dau, eta Joxean Artzek be poesiako saria jaso dau.
Ikus-entzunezkoena Iban Gonzalez Pagaldayrentzat izango da “goazen gudari danok” dokumentalagaitik.
Foru Jauregian gaurko ekitaldia eguerdiko hamabietan hasi da.