Bilboko Udalak Itoiz eta Kafe Antzokia omendu ditu Euskerearen Egunean. Bilboko Kafe Antzokiak uri erdira eroan dau euskerea, eta Itoizek pop eta rock musikara eroan eban bere sasoian. Bilboko Udalak zorionak emon deutsez biei egindako lanagaitik. Ibon Areso alkateak, gainera, gogoratu eragin dau erabilerea bultzatzeko sasoia dala. Kafe Antzokiaren izenean, Mikel Urbeltzek eskerrak emon deutsaz Udalari, eta hizkuntza politika barria aldarrikatu dau. Juan Carlos Perez Itoizeko buruak oso hunkituta emon ditu eskerrak. Eta nabarmendu dau euskerarik barik ez zala Itoizik egongo. Sabin Anuzita Bilboko Euskera zinegotziak agur kutsuko berbaldia egin dau Euskerearen Nazinoarteko Egunean. Bilboren eraldaketea nabarmendu dau, eta euskerea balio erantsi moduan hartzeko deia be egin dau.