Bizkaiko Elikagaien Bankua datorren astean hasiko da batutakoa banatzen. Elikagaien Bankuak janaria batzeko kanpainea egin dau joan dan bariku-zapatuan. Dagoeneko 500 tona zenbatu ditue, baina, guztira, 700 baino gehiago lortu dituelakoan dagoz. Patxi Mujika Arlo Sozialeko arduradunak esan deuskunez, pozik dagoz. Bizkaiko Elikagaien Bankua 32 mila pertsonakana heltzen da une honetan. Igaztik, %30era igon dau hartzaileen kopuruak. Elikagaien industriatik, emoileakandik, hiper eta supermerkaduetatik, eta batzeetatik lortzen ditu elikagaiak. Gero, Caritasera, jantoki sozialetara eta abarrera banatzeko. Horretarako, hainbat boluntario dabil beharrean; 60 inguru, Basauriko egoitzan.