Nasaitasuna arriskutsua izan leiteke batzuetan. Horixe gertatzen da 2. B mailan. Leioa 7. dago eta Sestao River 12.. Berez, toki nasaiak dira, baina oraingo honetan ez. Izan be, partidu bi irabazi edo galdu, gora ta behera nabarmen egiten da sailkapenetan. Lehenengotik azkenera 13 puntuko aldea baino ez dago. Leioak 25 puntu daukaz, laugarrenak lez. Baina jaisteko tokiak 6 puntura daukaz. Beste hainbeste gertatzen jako Sestaori. Orain dala jardunaldi batzuk lider egon zan. Orain, 4 puntura daukaz jaisteko tokiak. Emozinorik ez da falta. Atetik saioan Mikel De Gregorio eta Igor Etxebarrieta euki doguz, Leioako eta Sestaoko jokalariak. Arenas, Culturala eta Santutxu zelan dabilzan be aztertu dogu.