Gorputza bizkorregi iblten da batzuetan. Horixe esan deusku Jon Urretxa Automóbica Barakaldoko atezainak Bizkaia Lehian saioan. Burua baino arinago ibilten jakela partidu batzuetan. Horrek lotu egiten ei ditu, eta aurkari zuzenen kontrako partiduetan ez ei dabe jokatzen euren mailan. Azken partidua 28-30 galdu dabe etxean. Orain, Viveros Herolen kontra jokatuko dabe zapatuan. kanpoan nasaitasuna berreskuratu eta emaitza ona lortuko dabelakoan dago Urretxa. Beste hainbat konbidadu be izan ditugu: Unai Aranguren (Getxo Artea), Ainhoa Tirapu (Athletic), Gorka Alvarez (Bilbao BSR) eta Araia Peña (Gernika Bizkaia).