Asteleheneko kirol tertulian, Athletic eta Juan Martinez de Irujo izan dira protagonistak. Ramon Basalduaren gidaritzapean, Iñaki Iza, Cesar Ortuzar eta Ager Sardui tertuliakideek, domekako euskal derbia eta lehoiek Torinoren aurka jokatu beharreko europar kanporaketea aztertu ditue. Lau t´erdiko finalaz be jardun dira eta Juan Martinez de Irujok eskuratutako garaipen handia nabarmendu dabe.