67garren edizinoan bisitari asko itxaroten dabez eta ohikoa dan lez standak eta txoznak Plaza Barrian eta Areatzan kokatuko dabez.
Iratxe Uriarte BBK-ko nekazal saileko arduradunak datu guztiak emon deuskuz. Guztira 268 postu egongo dira. 141 ekoizleen artean aurten 6 produktore gaztek standa jarriko dabe lehenengoz Santo Tomasen. Eguna domekatik astelehenera aldatzeko arrazoia zein izan dan azaldu deusku Iratxe Uriartek.Sanfilipo gaixotasunaren ikerketea bultzatzeko “Araitz, Ixone eta Unai ahateen parkean” izeneko ipuina jarriko dabe salgai. Bilboko Konpartsek be, txoznea jarri eta umeentzako ekimenak programau dabez. Bestalde Bizkaiko sukaldari nagusiak omenduko dabez goizeko hamarrak laurden gitxiagotan.Azokea goizeko 9etatik gabeko 10ak arte egongo da zabalik. Eguerdian Arriaga Plazan neska-mutikoek Bioeskolako sasoiko barazki ekologikoak erabilita entsaladak egiteko tailerra izango dabe.