Iurretako Orozketa auzoan orain dala hiru urte baserriko lanakaz hasi ziran Jon Bereziartua eta Alazne Intxauspe. Oraintsu EHNE-Bizkaia sindikatuaren ejekutiba barrian sartu dira eta otzaren proiektuari Durangoko ikastolaren jangelako hornitzaile izatearena batu deutse. Astean behin umeentzako janaria euren produktuakaz sukaldatzen dabelako.