Mugarik Bako Medikuen alkarteak dino kooperazinoan eragindako murrizketak Afrikako herrialdetan igerten hasita dagozala. Naiara Manzanares euskalduna da zazpi urte daroaz kooperante GKE honegaz. Aurten Malin, Kongon eta Ginean egon da laguntzea emoten. Halan da be egoerarik okerrena Afrikako Erdialdeko Errepublikan topau dauela esan deusku. Mugarik Bako Medikuak, ebolearen aurkako burrukan hilabete honetan bertan entsegu klinikoak egiten hasi da Gineako klinika baten. Sierra Leonan gaixoei arretea eskaintzeko zentro barriak zabaldu dabez. Naiara Manzanaresek ebolearen izurritea hurretik jarraitu dau. Espainiar estaduak kooperazinoan orain dala 30 urte emoten zan dirua emoten dau. 2014an adibidez 2010ean emoten zanaren laurdena baino ez da emon eta hau Afrikako herrialde askotan igerten hasi da.